XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Baina, misteriotsu diren gauza guztien izenean!, esaidazu, zer da zure massa Willek egin behar duena sega eta hondea-aitzur hauekin?
- Ez iezadazula galdetu ez dakidana, massa, baina deabruak berak eraman nazala massa Willek nik baino gehiago badaki honetaz.
Hau dena mamorro arraio horrengatik bait dator.
Bere pentsatze ahalmen guztiak
Oso egokia zitzaigun brisa aprobetxatuz, inongo eragozpenik gabe Moultrie fortearen iparraldean zegoen kaitxo batera iritsi ginen, eta milia pare bateko ibilalditxoak etxolaraino eraman gintuen.
Arratsaldeko hirurak inguru izango ziren iritsi ginenean.
Legrand zain genuen, ezinegonak nabariki menderatzen zuelarik.
Nire eskua
Erabat zurbil zegoen nire laguna, espektroen zurbiltasunez, eta begiek, sakon eta hitsak, zeharo normala ez zen argiz distiratzen zuten.
Bere osasunaz galde egin nion lehendabizi, eta ondoren, zertan ihardun ongi ez jakinik, ea G. tenienteak kakalardoa itzuli zion ala ez.